XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zinez esaten dizut, Kasilda, aurrean nuena Don Anbrosio izan beharrean gazte atsegin bat izan balitz, hari entregatuko nintzela, birjintasuna galduz.

Gaur, nire amarengandik inoiz baino hurbilago sentitzen naiz, atzo igarotako esperientziak sentzazio hori zer den erakutsi didalako eta beraren kontra gure indarrak eta asmo hoberenak zein gutxi balio duten.

- Tristatzen nau, Milia, zure lehen esperietzi sexuala horrelakoa izateak eta horrek arrisku bat sortu diezazuke: sexuaren deiarekiko ukapena, gizonekin harremanetan jartzeko jarrera zeharo kontrakoa.

Baina, gogoan izan behar duzu gertatutakoa anormala dela, hori ez da gizon arruntaren ohizko portaera.

Horrelako bortxaketak ez dira komunzki gertatzen.

Don Anbrosio gizon frustratua da, pertsona erreprimitua, bere ohituretan preso bezala aurkitzen dena.

Bizi lege gogorregiak eraiki ditu bere inguruan, maiz soportaezinak gertatzen zaizkionak, eta horregatik jotzen du noizean behin muga estu horietatik irtetzera, hori da niregana etortzeko daukan arrazoia.

Niri, falta zaidan dirua eskaintzen dit eta nik, zerbait berezi egiteko sentitzen duen antsia betetzen diot.

Atzo, ba dirudi egun berezia izan zuela.

Erregeren heriotza, salmenta izugarri hori, gerraren posibilitatea eta horren ondorio bezala aberasteko daukan aukera...

Aparteko egun horrek zerbait berezi egitera bultzatu zuen gizona, begiak zugan finkatuz.

Lehendik desiratzen zintuen baina ez zuen ausardia nahikorik bere nahia ekintzetara eramateko.

Bultzada berezia behar zuen eta hori atzoko gertaerek eskaini zioten.